Aurreideiak zerbait egin baino lehen dituzun usteak dira, hau da, hitzak esaten duen bezala: aurretik dituzun ideiak. Hauek, batez ere, lehendik eta azkenik zenituen usteak konparatzeko balio dute; aurreko eta geroko ideien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak zeintzuk diren jakiteko.
Dena den, kasu zehatz honetan, Euskal Herriko mapak aztertzeko orduan, gauza antzeko batetarako balio izan dute aurreidei hauek: hasieran genituen ezagutzak, lantzearen ondorioz, beste hainbat bereganatzea. Hau da, hasieran genituen ezagutzak Euskal Herriko geografiari buruz (nire kasuan) askoz gutxiago ziren, lantzearen ondorioz izan genituenak baino. Beraz, hasierako eta amaierako kontrastea dago, aurreideien bidez jakin izan baitugu zer genekien eta zer dakigu orain.
Euskal Herria zazpi herrialdez osatutako nazioa da; teknikoki bi zatitan banatuta dago: lehenengo zatia Espainiako estatuari dagokio (Euskadi eta Nafarroa) eta bigarrena Frantzaikoari (Behe-Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoa), beraz, bi estatutan banatuta dago; eta, azkenik, aipatzeko modukoa da haien artean berdintasun bat dagoela: hizkuntza (euskera).
Nire ezagupenaren maila nahiko eskasa da. Izan ere, Euskal Herriari buruz dakidana oso gutxi da eta aurreideiei eta ateratako ondorioari esker, ezagupen maila hori handitzea lortu dut baina ez hainbeste, hau da, ez Euskal Herriko mapan herri eta auzo guztiak kokatzekoa bezalakoa. Ezagupen hori, gehienbat, Bilbotik hurbil dauden herri eta auzoetan oinarritzen da, gehien maiztu ditudan lekuak baitira. Eta arazo hau hobetzeko hainbat gauza egin ditzaket: bidaiak antolatu Euskal Herriko herrialde ezberdinetara bai lagunekin, bai familiarekin; atlas bat hartu esku artean eta leku bakoitza non dagoen ikasi; klasean ariketak eginez... Baina, nire ustez, lehen aipatutako lehenengoa izango litzateke: bidaiak antolatu hainbat lekutara eta herri batera joaten zaren bakoitzean, mapan kokatu. Baina hori jende oso gutxik egiten du, inor ez esateagatik.
Beraz, aurreideien bidez, azkenengo emaitzaren bidez eta, noski, bidean egiten denaren bidez, Euskal Herriko ezagupen maila hobetzea posible da, hau (ezagupen maila hori) kontrolatuz eta aztertuz. Baina aurreideirik ez balego, ezagupen maila hori aztertzea eta kontrolatzea ezinezkoa izango litzateke ez baitzen egongo hasierarik.
domingo 1 de noviembre de 2009
lunes 19 de octubre de 2009
LONDRES

Londres, hoztasunaren hiria. Nazio imaginaezin ezberdinetako jendearekin gurutxatzen zara baina bakoitzak bere gauzatan murgilduta doa, eta ezer ez zaio inori kezkatzen; euren burua soilik, iltze gori bat bezala atxikitzen direnera.
Horregatik normala da bakarrik sentitzea jede artean eta are gehiago jende hori ezezaguna bada eta ezezaguna zarenean; gainera, zu ezagutzeaz arduratzen ez badira, bakardadea handitzen da. Bakardade hori handitu nahi badugu, gauza bat gehitzearekin nahikoa da: zeure herbideak ezezagunak baino gutxiago arduratzea. Inork ez badu interesa jartzen zuri ezagutzeaz, zertarako erakutsi zeure benetazko izaera? Jokabide eta jarrera normala, keinu normalak eta afizio normalak erakuts itzazu, dena normaltasun monotono baten barruan; ez erakutsi ezer "arrarorik"... Horretaz galdetuko baitizute baina ez ezgutzeko asmoarekin, hori dirudien arren. Geroago, beren buru barrenean gaizki pentsatuko eta zutaz barre egingo baitute.
Orduan, ez badute zu ezagutzeko asmorik, zergatik erakutsi zeure benetazko izaera?...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
